Albisteak
Atzealdea Beste 50 saski zozketatu ditu Astiko elkarteak ‘Guztion Gabonak’ kanpaina borobiltzeko
2021·01·18
Herrian erosten duena saritzeko asmoz, ‘Guztion Gabonak’ kanpaina burutu du Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak Astigarragako Udalarekin elkarlanean.
Abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra bitarte 15.000tik gora ‘harraskatu eta irabazi’ txartel banatu dira Astigarragako establezimenduetan erosi edo kontsumitu duten herritarren artean. Horiei esker, ehun saski inguru banatu dituzte herriko denda, taberna eta zerbitzuek: erdia txartelen bidez, zuzenean; eta beste erdia, aldiz, zozketa bidez, saritua ez zenak izena eta telefonoz jarri eta zozketan parte hartzeko aukera izan baitu.
50 saski, 26 establezimendutan
Astiko elkarteak dagoeneko egin du zuzenean banatu ez diren saskien zozketa; denera, beste 50 saski banatu dira. Saridunek Astiko elkartearen deia jasoko dute eta saskia ‘harraskatu eta irabazi’ txartela jaso zuten taberna, denda edo zerbitzuan jaso ahal izango dute.
26 establezimendutan banatu dira azken 50 saskiak:
- Amalei estetika zentroa
- Astihortz
- Beti-goxo
- Bukoi taberna
- Coviran Isa
- Ekaitz taberna
- Eroski City
- Ezpela naturdenda
- Gnomos paperdenda
- Ibai Lur jatetxea
- Ikatza taberna
- Kaizoku taberna
- Kixkur ileapaindegia
- Kizki taberna
- Kos fisioterapia eta akupuntura
- Kris Auzmendi ileapaindegia
- Kupela taberna
- Laket taberna
- Maieko ileapaindegia
- Merke azoka
- Valella okindegia
- Pastoriza taberna
- Sagartxo taberna
- Troya jatetxea
- Yoss ileapaindegia
- Zubitxo frutadenda
Parte-hartzaile guztiei: eskerrik asko!
‘Guztion Gabonak’ kanpainan saridunak izan direnak zoriondu nahi dituzte Astiko elkarteak eta Astigarragako Udalak, eta eskerrak eman nahi dizkiete Gabonetan zehar Astigarragan erosi edo kontsumitzeagatik, zozketan parte hartu duten guztiei.