Albisteak
2020·12·15
Deskontu-bonuen salmenta online plataforma baten bidez egingo da, lehenengo edizioko plataforma bera izango da, non Astigarragako herritarrek diru kopuru baten truke atxikituta dauden establezimenduetan gastatzeko deskontu bonuak eskuratuko dituzten.
Bonuak 10-20-50 eta 100 eurokoak izango dira, eta herritar bakoitzak, gehienez, 400 eurora arteko bunuak erosi ahal izango ditu.
Udako edizoarekin alderatuz bi berrikuntza daude:
- Bonuek izango duten deskontua % 30ekoa izango da, alegia, herritarrak ordaindutakoa baino diru kopuru handiagoa (%30a) izango du establezimenduan gastatzeko. Deskontua udako kanpainakoa baino % 10 handiagoa izango da, beraz.
- Komertzio zein ostalari guztiek izango dute parte hartzeko aukera edizio honetan. Lehenengo edizioan, alarma egoeran itxita egon zirenek soilik izan zuten parte hartzeko aukera.
Deskontu-bonuen kanpainaren bigarren edizio hau aurrera eramateko Udalak 30.000 euro bideratu ditu.
Nola erabili bonuak?
- Sartu guztion.astigarraga.eus/azoka helbidean.
- Klikatu gustuko duzun establezimenduan.
- Bonuaren zenbatekoa aukeratu eta saskian sartu.
- Lehendik kontua sortua baldin baduzu, saioa hasi. Bestela, datuak bete kontua sortzeko.
- Ordainketa egin, kreditu txartelaren bidez.
- Bonuak unean bertan deskargatu ditzakezu, posta elektronikoan ere jasoko dituzu.
- Aukeratutako establezimendura joan bonua inprimatua duzula edo mugikorrean erakutsi.
Gainera, erregistroa egiteagatik udalak sariak zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. Zozketa horiek astero egingo dira eta Astigarragako produktuen loteak izango dira. Dagoeneko erregistratuta dauden erabiltzaileak automatikoki hartu dute parte zozketetan.