Albisteak
Atzealdea Berrogei gazte inguruk eman dute izena BEAT EROAK rap tailerrean, eta oraindik, plaza libreak daude
2026·02·09

Buruntzaldean martxan dagoen BEAT EROAK rap tailerren eta herri arteko lehiaketaren proiektuak 40 gazte ingururen izen-emateak jaso ditu dagoeneko, eta antolatzaileek jakinarazi dute oraindik plaza libreak daudela parte hartu nahi dutenentzat.
11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua otsailetik martxora garatuko da, Buruntzaldeko herri guztietan, eta raparen bidez sortzeko, adierazteko eta taldean lan egiteko espazioa eskainiko du. Ez da beharrezkoa aurretiko esperientziarik izatea.
BEAT EROAK bi fasetan antolatuta dago: otsailean hitzak, errimak eta mezua lantzen dira; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herri arteko lehiaketan parte hartzen da. Herri bakoitzak bere abestia sortuko du, eta amaieran, epaimahaiaren eta entzuleen bozkaren bidez, irabazlea erabakiko da.
Lehiaketako saria bideoklip profesional bat grabatzea izango da.
Antolatzaileek gogorarazi dute izen-ematea zabalik dagoela oraindik, eta interesa duten gazteek parte hartzeko aukera dutela.
Info guztia eta izen-ematea: Buruntzaldea euskaraz webgunean.
Astigarragan
Tailerraren eguna eta lekua
- HITZAK ETA ERRIMAK tailerra: Otsailak 10
- RAP KANTUA tailerra: Martxoak 5.
Bi saioak 17:00etan izango dira, Gaztelekuan.
