Berriz eta Xixoneko emakumeen kontrako erasoen gaitzespena
2021·07·27
Erasoek eta heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkorra egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu etorkizuna ordezkatzen dutenekin, gure herritar gazteenekin, alegia.
Astigarragako Udalak eraso hauetako biktimei, haien familiei eta inguruko pertsonei elkartasuna helarazi nahi die eta bat egiten du eraso horiek gaitzesteko egun hauetan antolatuko diren ekitaldiekin.