Albisteak
Atzealdea

Astigarragako emakumeen arteko harremanak etxetik sendotzeko bideak

Udaleko Berdintasun Sailak proposamen bat zabaldu nahi die Astigarragako emakumeei etxetik bada ere elkarren arteko harremana sendotzeko. Hala nola, elkar ezagutzeko, elkarri laguntzeko eta zuzenean bakoitzaren eta kolektibo gisa dituzten beharrak eta nahiak ezagutarazteko.

2020·04·24


Astigarragako emakume ugarik Emakumeon plazako muralerako argazki-saioetarako izena eman zuten eta, alarma-egoera dela eta, oraindik ere ez dago horiek egiteko aukerarik. 

Elkarrekin komunikatzeko bi bide proposatzen dizkie Udalak Astigarragako emakumeei:

Alde batetik, Astigarragako emakumeen whatsapp taldea sortuko da. Bertan parte hartu nahi duenak baimen orria bete eta berdintasuna@astigarraga.eus helbidera bidali behar du. Argazki saioetan izena eman ez, baina whatsapp taldean egon nahi duten emakumeak ere gonbidatuta daude noski, taldea Astigarragako emakume guztientzat baita. Baimena jaso eta hurrengo egunetan taldera sartzeko gonbidapena jasoko dute whatsapp bidez emakumeek.

Astigarragako emakumeen whatsapp taldearen erabilera-arauak hauek izango dira:

  • Astigarragako emakumeentzako taldea da.
  • Berdintasuna eta indarkeria matxistarekin lotutako gaiez informatzeko edo hitz egiteko bakarrik erabiliko da.
  • Iritzi eta ikuspegi guztiak errespetatuko dira, eta elkarren arteko ahizpatasuna eta begirunea sustatuko dira.

Bestetik, herrian emakume asko dira antolatuta daudenak berdintasunaren alde lanean, eta bi talde feminista daude:

  • Harituz elkartea: Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektua gauzatzen dute. Astearteko elkartzen dira ikasturtean zehar kultur-etxean 16:30-19:30 gai desberdinak ikuspegi feminista batetik lantzeko eta josteko.
    • Kontakturako: familiamadejas@gmail.com edo 630678474 (Isa). 
  • Aztifemiak: Astigarragako feministen taldea, 2019. urtean sortua. Astigarragan feminismoa sustatzeko eta lantzeko hainbat ekimen dituzte esku artean.
    • Kontakturako: aztifemiak@gmail.com