Albisteak
Atzealdea
Berdintasun eta Kirol arloetan dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da
Berdintasun arloan eta Kirol arloan 2020.urtean egingo diren egitasmoak eta jarduerak aurrera eramateko dirulaguntzak eskatu daitezke azaroaren 30era arte.
2020·11·11
Kirol eta berdintasun arloko dirulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Eskariak Udaletxeko erregistroan edo telematikoki aurkeztu daitezke.
Kirol arloko dirulaguntzak
Helburua Astigarragan kirol arloan 2020.urtean garatuko diren interes orokorreko jarduerak edota egitasmoak diruz laguntzea da.
Ikusi hemen oinarriak
Berdintasun arloko dirulaguntzak
Astigarragan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustazeko helburuarekin lotutako programa, proiektu eta jarduerak aurrera eramateko laguntzak eskatu daitezke.
Ikusi hemen oinarriak