Albisteak

Atzealdea Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak! Presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz

Eskuorri informatiboak Erriberan, Udaletxean eta Kultur Etxe Zaharrean daude eskuragarri

2023·06·07


Buruntzaldeako sei udalok (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), eskualdeko autoeskolekin batera, euskararentzat hain arrotza izan den arlo honetan euskararen erabilera sustatzen aritu gara 2010z geroztik, eta horretan jarraitzen dugu.

Proiektua abian jarri zenetik 1.252 lagunek atera dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz. 2023. urte honetan ere garatuko da ekimena.

Aurten azterketa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko 8 sari zozketatuko dira datorren urtearen hasieran.

Parte hartzeko eskualdeko honako autoeskoletako batean eman behar da izena:

  • Andoainen: Bengoetxea 
  • Hernanin: Hernani, Lagunak eta Otamendi
  • Lasarte-Orian: Mugica
  • Urnietan: Solozabal
  • Usurbilen: Solozabal

Informazio gehiago Erriberan, Udaletxean eta Kultur Etxe Zaharrean eskura dauden eskuorrietan.