Albisteak

Atzealdea Udala seinale berriak jartzen ari da Baserri, Sagardotegi eta Landa Etxeen izenekin

3
Herriko landa eremuan dauden baserrien, landetxeen eta sagardotegien seinaleztapen berria instalatzeari ekin dio Lur Geroa S.L enpresak, eta uztailaren amaieran bukatuko du.

2022·07·15


Astigarragako sagardotegi eta nekazalturismo askok seinaleztapena dute, baina seinaleztapen hori ez da berdina guztientzat; ez ditu jarraitzen ez kokapenari, ez irudiari eta diseinuari buruzko irizpideak.

Bestalde, landa-baserri askok ez dute seinalerik, eta horrek bizilagunen eta bisitarien mugikortasuna zailtzen du. Eta hare gehiago, larrialdietako zerbitzuena. Beraz, Udalak erabaki du seinaleztapen eraginkorra eta homogeneoa jartzea; bai formari dagokionez, bai koloreei eta piktogramen diseinuari dagokienez.

Seinaleak eta panelak

Lehenik, baserri bakarren eta baserri multzoen seinaleak jarriko dira; ondoren, baserri, landetxe eta sagardotegien krokisak jarriko dira, baita informazio panel handiagoak ere.

Era berean, kendu beharreko 18 seinale identifikatu dira, eta, beraz, behin instalazioa amaituta, lan horiek egingo dira.

1 2 3