Albisteak
Atzealdea Babes publikoko 15 etxebizitza eta babes publiko tasatuko 18 etxebizitza esleitzeko prozesua: eskabideak aurkezteko epea zabalik.
2020·11·19
Urumea-Berriko etxebizitzen promozioan eraikitzen ari diren azken bi blokeetan babes publikoko 15 etxebizitza eta babes publiko tasatuko 18 etxebizitza egingo dira. Etxebizitzak horiek 2022ko urte hasieran entregatuko dira. Horiez gain, Astigarragako Udalak 3 etxebizitza jasoko ditu jabetzan etorkizunean alokairu sozialera bideratu ahal izateko.
Babes publikoko 33 etxebizitza horiek esleitzeko prozesuan zabalik dago eskabideak egiteko epea. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta hasi da eskabideak aurkezteko epea.
Oinarriak eta eskabideak
Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 15 egunekoa da, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.
Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, azaroaren 19an eta azaroaren 20an.
- Babes publiko tasatuko 18 etxebizitzak
Oinarriak GAO 2020-11-19. Eskabideak aurkezteko azken eguna, abenduaren 4a, 14:00etan
- Babes publikoko 15 etxebizitzak
Oinarriak GAO 2020-11-20. Eskabideak aurkezteko azken eguna abenduaren 9a, 14:00etan. Azaroaren 21etik kontatzen hasita, 15 eguna abenduaren 7a da, larunbata (ez da egun balioduna). Ondorioz, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea, hau da, abenduaren 9an (abenduaren 7a eta 8a ez dira baliodunak, lehenengoa zubia delako eta bigarrena jaieguna).
Eskabideak non aurkeztu
Eskabideak URUMEA BERRIren bulegoan aurkeztu beharko dira (San Martin kalea 47, 20007 Donostia, Gipuzkoa); posta elektronikoaren bidez ere aurkez daitezke:
- vpoastigarraga@urumeaberri.com
- tasadasastigarraga@urumeaberri.com
Horrez gain, eskabideak Astigarragako udaletxean ere aurkez daitezke. Ondoren, udaletxean aurkeztutako eskabideak Urumea Berriko bulegoetara bidaliko dira.
Lehentasuna astigartarrek
Parte hartzeko baldintza orokorrak honakoak dira, laburbilduta (ikus oinarriak):
- Etxebizitzarik ez edukitzea. Aurreko bi urteetan beste etxebizitzarik ez izateko baldintza bete behar da.
- Baldintza ekonomikoak. Babes Ofizialeko Etxebizitzen kasuan, eskatzaileen diru sarrera haztatuak 12.000€ eta 39.000€ bitartekoak izan behar dute eta, tasatutakoen kasuan 25.000€ eta 50.700€ bitartekoak. Ikus xehetasunak oinarrietan.
Bestalde, lehentasun baldintzak ere finkatu dira, astigartarrek lehentasuna izan dezaten. Lehentasuna honako hauek izango dute:
- Oinarriak argitaratzen diren unean Astigarragan erroldatuta dauden pertsonak (aurreko bi urteak etenik gabe).
- Oinarriak argitaratzen diren unean Astigarragan erroldatuta ez dauden pertsonak, baina gutxienez etenik gabe 10 urtez erroldatua egon direnak edo gutxienez etenekin edo aldizka 15 urtez erroldatua egon direnak.
- Azken 5 urteetan 3 urtez Astigarragan lan egin duten eta egun lan kontratua indarrean duten pertsonak.
Eskabidea egiteko eredua eta argibideak
Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua ondoren dituzu eskura:
- Onarriak: Babes publiko tasatuko 18 etxebizitzak, GAO 2020-11-19
- Eskabide-eredua: Babes publiko tasatuko 18 etxebizitzak
- Oinarriak: Babes publikoko 15 etxebizitzak, GAO 2020-11-20
- Eskabide-eredua: Babes publiko 15 etxebizitzak
Horrez gain, argibideak nahi izanez gero, honako telefono zenbakira deitu edo honako posta elektronikoko helbidera idatz dezakezu:
Urumea-Berria
- Tel. 943 55 66 99
- vpoastigarraga@urumeaberri.com
- tasadasastigarraga@urumeaberri.com