Babes publikoko 15 etxebizitza eta babes publiko tasatuko 18 etxebizitza esleitzeko prozesua hastera doa.
2020·11·05
Urumea-Berriko etxebizitzen promozioan eraikitzen ari diren azken bi blokeetan babes publikoko 15 etxebizitza eta babes publiko tasatuko 18 etxebizitza egingo dira. Etxebizitzak horiek 2022ko urte hasieran entregatuko dira. Horiez gain, Astigarragako Udalak 3 etxebizitza jasoko ditu jabetzan etorkizunean alokairu sozialera bideratu ahal izateko.
Babes publikoko 33 etxebizitza horiek esleitzeko prozesuari hasiera emateko eta batik bat, astigartarrek lehentasuna izan dezaten, Astigarragako Udalak, Gailur Residencial SL promotorearekin hitzarmena sinatu du azaroaren 3an. Jabetzan emango diren etxebizitza horietatik 15 etxebizitza babes publikokoak dira eta 18 etxebizitza babes publiko tasatukoak.
Oinarriak eta eskabideak
Astigarragako Udalak oinarriak onartu ditu eta laster argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Halaber, Astigarragako Udalaren webgunean eta Urumea-Berriren webgunean jarriko dira eskura oinarriak eta eskabidea egiteko eredua.
Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 15 egunekoa izango da eta epea oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Azken eguna jaieguna edo igandea baldin bada, epea amaituko da hurrengo egun baliodunean.
Eskabideak URUMEA BERRIren bulegoan aurkeztu beharko dira (San Martin kalea 47, 20007 Donostia, Gipuzkoa); posta elektronikoaren bidez ere aurkez daitezke:
- vpoastigarraga@urumeaberri.com
- tasadasastigarraga@urumeaberri.com
Epea azken egun balioduneko 14:00etan amaituko da. Deialdia argitaratzen denean Udalak azken eguna zein den jakinaraziko du.
Horrez gain, eskabideak Astigarragako udaletxean ere aurkez daitezke. Kasu horretan ere epea azken egun balioduneko 14:00etan amaituko da. Ondoren, udaletxean aurkeztutako eskabideak Urumea Berriko bulegoetara bidaliko dira.
Lehentasuna astigartarrek
Parte hartzeko baldintza orokorrak honakoak dira, laburbilduta (ikus oinarriak):
- Etxebizitzarik ez edukitzea. Aurreko bi urteetan beste etxebizitzarik ez izateko baldintza bete behar da.
- Baldintza ekonomikoak. Babes Ofizialeko Etxebizitzen kasuan, eskatzaileen diru sarrera haztatuak 12.000€ eta 39.000€ bitartekoak izan behar dute eta, tasatutakoen kasuan 25.000€ eta 50.700€ bitartekoak. Ikus xehetasunak oinarrietan.
Bestalde, lehentasun baldintzak ere finkatu dira, astigartarrek lehentasuna izan dezaten. Lehentasuna honako hauek izango dute:
- Oinarriak argitaratzen diren unean Astigarragan erroldatuta dauden pertsonak (aurreko bi urteak etenik gabe).
- Oinarriak argitaratzen diren unean Astigarragan erroldatuta ez dauden pertsonak, baina gutxienez etenik gabe 10 urtez erroldatua egon direnak edo gutxienez etenekin edo aldizka 15 urtez erroldatua egon direnak.
- Azken 5 urteetan 3 urtez Astigarragan lan egin duten eta egun lan kontratua indarrean duten pertsonak.
Eskabidea egiteko eredua eta argibideak
Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Astigarragako Udalaren webgunean eta Urumea-Berriren webgunean jarriko dira eskura. Horrez gain, argibideak nahi izanez gero, honako telefono zenbakira deitu edo honako posta elektronikoko helbidera idatz dezakezu:
Urumea-Berria
- Tel. 943 55 66 99
- vpoastigarraga@urumeaberri.com
- tasadasastigarraga@urumeaberri.com