Albisteak
Atzealdea Azaroaren 24ko Tokiko Gobernu Batzordea eta Osoko Bilkura: Erabakiak
2020·11·25
2021ko udal aurrekontua
Azaroaren 24ko Osoko Bilkuran, Astigarragako Udalak hasierako onarpena eman dio 2021eko aurrekontuari, EH Bilduren aldeko 7 botorekin, PSE-EEren abstentzioarekin eta EAJ-PNVren aurkako 3 botorekin.
Covid-19ari aurre egiteko laguntzak
Bi dirulaguntza onartu ditu Tokiko Gobernu Batzarrak, Covid-19ari aurre egiteko, merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzat:
1. Dirulaguntzak ostalaritza establezimenduentzat, Covid-19aren ondorioz jarduera bertan behera utzi behar izan dutelako.
- Partida 50.000,00 euro
- 1.000,00 euroko dirulgauntzak.
- Deialdia laster argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
2. Hitzarmena Astiko elkartearekin, saskien kanpaina burutzeko. Hitzarmen horren bidez Udalak 10.000,00 euroko dirulgauntza emango dio Astikori kanpaina hori burutzeko. Kanpaina horretan txartelak banatuko zaizkie ostalaritza eta merkataritza establezimenduetako bezeroei, saskien zozketan parte hartzeko.
Dirulaguntzak negozio berriak martxan jartzeko
Bi dirulaguntza onartu dira, bata Eingou ikasguneari, eta bestea, Mara-mara tatoori. Emakume ekintzailez osatutako negozioak direnez, diruz lagundutako zenbatekoa gastuen %30a izatetik %50era areagotu zaie bi kasuetan. Guztira, 4.000 euroko dirulaguntza jaso du eskatzaile bakoitzak.
Beste bi eskaera jaso ditu Udalak, eta aurki emango ditu dirulaguntza horiek ere.
Oposizio-lehiaketak
Azaroaren 24ko Tokiko Gobernu Batzarrak Astigarragako Udaleko lanpostuen zerrendan hutsik dauden bi administrari lanpostu jabetzan betetzeko oposizio-lehiaketaren oinarriak onartu eta deialdia egitea erabaki du. Administrari lanpostu bat Kontuhartzailetza Sailekoa da eta bestea Hirgintza Sailekoa. Deialdia eta oinarriak laster argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari ofizialean. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Kontratazio espedienteak
Lau obra egiteko kontratazio-espedienteak onartu dira:
- Arrobitxuloko igogailua eraikitzeko kontratazioa: 1.229.490,81 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du eta obrak 8 hilabeteko iraupena izango du gehienez ere.
- Udal eraikinak garbitzeko kontratua: Kontratuak bi urteko iraupena izango du. Aurreikusitako aurrekontua 627.143 euro (BEZ barne) izango da urteko.
- Txomiñene pilotalekua: Astigarragako Txomiñene frontoiaren estalkia eraberritzeko obrak egingo dira; zehazki, pilotalekuko zurezko egitura eraberritzea eta ur-bilketako sistema konpontzea eta berritzea. Horretarako, 124.078,68 eurokoa (BEZ barne) izango da aurrekontua.
- Bide publikoak: Bidebitarte eta Donostia ibilbideko zati bat eta Txoritokieta Bidean birzolaketak eta beste zenbait hobekuntza lan egingo dira. Kontratuak 212.262,37 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du.
Adierazpen instituzionalak
Osoko Bilkurak, azaroaren 24ko bilkuran, bi adierazpen instituzional onartu ditu aho batez: alde batetik, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko adierazpena eta, betetik, Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaierari buruzko adierazpena.
Horrez gain, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du urriaren 27ko Osoko Bilkuran onartu zen adierazpen instituzionala aldatzea (emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren adierazpena), puntu hau gehituz:
9.- Astigarragako herriaren sarreretan “Astigarraga indarkeria matxistaren aurka” testua duten seinaleak jarri zituen Udalak duela urtebete inguru. Hirugarrenez, norbaitek seinale horietako baten testua pinturaz ezabatu du, astigartarron nahi eta borondateari eraso eginez. Aurreko bi erasoetan bezala, hirugarren honen aurrean ere irmo adierazi nahi dugu Astigarragako Udalaren salaketa, adieraziz ez dugula etsiko indarkeria matxistaren aurkako borrokan, indarkeria horren jokamoldea edozein izanik ere.