Albisteak
Atzealdea Azaroaren 16an emango zaio hasiera GURASOLAGUN-i
2021·11·12
Azaroaren 16an hasiko da GURASOLAGUN, gurasoen arteko giroa euskalduntzeko sorturiko proiektua. Euskaraz ikasten ari direnentzat euren euskara maila hobetzeko ere baliagarria izango da, baita guraso euskaldunen sarea handitzeko eta lagunartea zabaltzeko ere.
Azaroaren 16tik hasita, asteartero egongo da elkartzeko aukera, 16:45tatik 18:00etara. Euria eta eguraldi hotzarekin, Herri Eskolako jangela txikian elkartuko dira gurasoak eta eguraldi onarekin, atzeko jolastokira ateratzeko aukera izango dute.
Guraso orok izango du parte hartzeko aukera, euskaraz hitz egiteko nahia besterik ez da behar. Haurrak ere bertan egon daitezke, Xaguxarreko begiralearekin jolasean. Hortaz, hilean behin tailer berezia antolatuko da guraso zein haurrentzat.
Izen ematea
Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Erribera Kulturgunean, 943 33 50 64 telefonora deituta edo iker-g@aek.eus helbidera idatzita.