Albisteak
Atzealdea

Azaroaren 14an egin zuten III. Sagardo Forum-aren aurkezpena Orona Ideo fundazioan

2
Aurkezpenean Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea; Imanol Lasa, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua; Asier Arrese, Hazi fundazioko zuzendaria; Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea; eta Nere Lizeaga, Zelaia sagardotegiko kideak hartu zuten parte

2019·11·18


III.Sagardo Forum

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2019ko azaroaren 21-25ean III. SAGARDO FORUM ospatuko da, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari nahiz turismoari buruzko jardunaldiak. III. SAGARDO FORUMaren barruan, azaroaren 21-22an jardunaldi teknikoak egingo dira Hernaniko Orona Ideon. Bertako eta nazioarteko 21 profesionalek sagardoaren munduak azken urteotan bizitako bilakaera eta egungo egoeraren inguruko ezagutza orokorra partekatuko dute hiru ardatz tematikotan antolatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Era berean, III. SAGARDO FORUMak barne hartuko du II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian ospatuko dena. 14 herrialdetako 190 sagardok eman dute izena. Mundu osoko dastatzaile ospatsuek (sommelierrak, enologoak, chefak, kazetariak, gastronomia bloggerrak,etab.) hainbat sagardo mota dastatuko dituzte aurkeztutako onenak aukeratzeko 9 kategoriatan sailkatuta: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, apfelweina, zaporetako sagardoa eta udardoa, «premium» sagardo aparduna, sagardo modernoa eta izotzezko sagardoa.

Sari banaketa azaroaren 25ean egingo da Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, 10:30ean.

Ikus Sagardo Forum-aren egitarau osoa hemen

Sagardo azoka

Aurten, berritasun gisa, III. SAGARDO FORUMaren barruan, Nazioarteko Sagardo Azoka bat ere aurrera eramango da, azaroaren 24-25ean,Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Azoka publiko orokorrari (azaroak 24) nahiz publiko profesionalari (azaroak 25) zuzendua dago. Bertan, izotzezko sagardoak, zaporetakoak, lupulatuak edota apfelwinea dastatzeko aukera izango da; baita ezagunagoak diren Euskal Sagardoa Jatorri Deitura dutenak ere. Euskal sagardotegien berezigarri den txotx errituaz gozatzeaz gain, hainbat txangok osatzen programa: Chillida Leku, Sagardoetxea, Albaola, pintxotourra, zestapunta partida Galarreta Jai-Alai frontoian, eta sasoiko nahiz udazken kutsuko afari tematikoa bertako eta nazioarteko sagardoek lagunduta Basque Culinary Center-en.

Astigarragako Udalak azaroak 24ko azokarako 10 sarrera zozketatuko ditu, pertsonako bina sarrera banatuko dira. Zozketan parte hartu ahal izateko mezua idatzi alkatetza@astigarraga.eus helbidera. Azaroaren 21ean, 12:00etan egingo da zozketa.

1 2