Albisteak
Atzealdea Azaroak 25: Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna
2022·11·25
Espainiar estatuko gobernuak burutzen duen Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko azken makro-inkestak datu larria mahaigaineratu zuen: bi emakumetik batek indarkeria matxista pairatu du bere bizitzan zehar.
Indarkeria gertu dugu, inguruan, herrian eta, bereziki, etxeetan, gure sukaldeotan. Denoi eragiten digun kontua da, ez egin ezikusiarena.
Horregatik, Astigarragako Udalak indarkeria matxista gaitzetsi nahi du eta aldarrikapen horrekin bat egiteko bi gonbidapen luzatu nahi dizkie herritarrei gaurko:
- Kontzentrazioa: 12:15ean Udalak deitutako kontzentrazioa udaletxearen aurrean.
- Manifestazioa: 18:30ean Emakumeon Etxeak deitutako manifestazioa. Kontxa Etxeberria plazatik abiatuko da manifestazioa, herrian zehar ibilbidea egingo da oinez, danbor soinuz girotuta, eta Emakumeon Plazan amaituko da.
Bestalde, urriko Osoko Bilkuran Udaleko hiru alderdiek aho batez indarkeria matxista gaitzesten duen adierazpen instituzionala onartu dute.