Albisteak
Atzealdea Azaroak 24-28: Hondakinen Prebentziorako Europako astea 2025
2025·11·24

Aste honen helburua hondakinak modu jasangarrian kudeatzearen beharraz kontzientziatzea da, murrizketa, konponketa eta berrerabilpena sustatuz.
Hauek dira azaroaren 24tik 28ra antolatu diren jarduerak:
- Azaroak 24-28: Liburuen, komikien eta pelikulen gomendioen txokoa izango da Erribera kulturgunean.
- Azaroak 24-28: Astigarragako ibaietan jasotako hondakinen erakusketa jarriko da Kontxa Etxeberria plazan.
- Azaroak 25-27: Astigarragako Herri Eskolan LH6ko ikasleekin kontsumo arduratsua eta hondakinak prebenitzeko tailer didaktikoa egingo da.
- Azaroak 28: “Modernoak” kale ikuskizuna eskainiko da Zirika Zirkusen eskutik, 17:00etan, Kontxa Etxeberria plazan.
MODERNOAK: Beti esan digute modernoa izatea modak agintzen duena janztea zela, gehiengoak esaten duen bezala pentsatu eta sentitu, bainan… #modernoak taldeak argi dauka!! Izaera onena norberak berea, izan zaitez zu. Denok ezberdinak garelako, aniztasuna errespetatzea dute helburu. Zaintza eta maitatzeko askatasuna. Zaindu zure burua, zaindu laguna eta mundua; murriztu, berrerabili, birziklatu eta Ama lurra maitatu.
Modernoak ikuskizunari buruzko informazioa.
