Albisteak

Atzealdea Azaroak 20: Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna

Igandean puzgarriak eta talo tailerra izango dira Kontxa Etxeberria plazan 11:00etatik 14:00etara, haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna ospatzeko.

2022·11·18


Azaroaren 20a egun garrantzitsua da, Haurren eta Nerabeen Egun Unibertsala ospatzen delako. Urtero, data honetan Haurren Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zeneko urteurrena ospatzen da, baita 1989an Haurren Eskubideen Konbentzioa onartu zenekoa ere.

Konbentzio horrek mugarri garrantzitsua ezarri zuen haurren eskubideetan, eta hainbat gairi buruzko nazioarteko itunak ezarri ziren: bizitzari, osasunari eta hezkuntzari buruzkoak, jolasteko eskubideari buruzkoak, familia-bizitzari buruzkoak, indarkeriaren eta diskriminazioaren aurkako babesari buruzkoak eta haien iritziak entzuteari buruzkoak.

Haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunaren ospakizunak haurrak osasuntsu izatearen garrantziaz eta familiak haurraren garapenean duen ezinbesteko pisuaz jendea sentsibilizatzeko aukera ematen du . Egia esan, egun honekin lortu nahi dena da haurraren eskubideei buruzko kontzientziazio handiagoa bideratzea eta munduko haur guztien artean anaitasuna sustatzea.

Haurrekin eta nerabeekin lanean dihardugun eragile askok egun hau aprobetxatzen dugu kontzientziazio handiagoa lortzeko, haurren ongizatea lortze aldera.

Horregatik, Astigarragan Azaroaren 20ean Gaztelekuak, Xagu-xarrek eta Udalak antolatuko dituen jarduera desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

2022ko urriaren 25eko Osoko Bilkurak aho batez onartutako Adierazpen Instituzionala