Albisteak
Atzealdea Azaroak 10: Memoria Historikoaren Nazioarteko Eguna
Udalak Estatu Indarkeria jasan zuten lau astigartarrak omenduko ditu
2022·11·09
Bihar Memoria Historikoaren Nazioarteko Eguna izango da eta Astigarragako Udalak jarraipena emango die 2019an hasitako urteroko oroimen ekintzei.
Oroimen ekintza horien helburua Euskal Herriko gatazkari lotutako indarkeriaren biktimak gogoan izatea da. Hori dela eta, Astigarragako lau biktimak omenduko dira:
- Joseba Barandiaran Urkola, Polizia Armatuak erahil zuen 1978ko uztailaren 11n.
- Tomas Alba Irazusta, GAE eta BVEk erahil zuten 1979ko irailaren 28an.
- Bixente Perurena Telletxea, GALek erahil zuen 1984ko otsailaren 8an.
- Agustin Irazustabarrena Urruzola, GALek erahil zuen 1985eko irailaren 25ean.
Omenaldia
Arratsaldeko 17:30ean, oroimen ekitaldia egingo da Emakumeon Plazan. Ondoren, lore-eskaintza egingo da biktimen monolitoetan. Amaieran, merienda eskainiko da Perurenako auzo biltokian.