Albisteak

Atzealdea Aurten ere Udalak eta AFADEk hitzarmena sinatu dute Santio Jaietako feriak arautzeko

Feriak uztailaren 22tik 27ra egongo dira martxan, eta hitzarmenari esker lortu da feriek herritarrentzat prezio merkeak izatea.

2022·07·21


Aurtengo Santio Jaietan ere haur eta gazteen gozamenerako feriak jarriko dira . Hau guztia arautzeko, Udalak eta AFADEk (Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartea) hitzarmena sinatu dute.

Feriak Donostia Ibilbidean kokatuko dira eta uztailaren 22tik 27ra egongo dira martxan. Hala ere, instalazioa uztailaren 20an hasiko da, eta uztailaren 28an jasoko da; beraz, egun horietan Donostia Ibilbidea itxita egongo da.

Hauek dira AFADEK aurtengo Santio Jaietan jarriko dituen feriak:

  • Pista txikia
  • Olla txikia
  • Erratza (barredora)
  • Baby
  • Ohe elastikoak
  • Ahate arrantza
  • Igela
  • Auto pista
  • Tiroa 
  • Txurro denda

Udalak prezio bereziak adostu ditu AFADErekin, feriak herritar guztien eskura egon daitezen eta herriko haur eta gazte guztiek horietaz gozatzeko aukera izan dezaten. Hauek dira adostutako gehieneko prezioak:

  • Uztailaren 26 eta 27an, 1€ gehienez fitxako aparatu guztietan.
  • Uztailaren 22tik 25era (biak barne):
    • Haurtxoentzako aparatuen fitxa bakoitza gehienez 1,80€, eta 8 fitxako bonua 10€
    • Bestelako aparatu mekanikoetan fitxa bakoitza gehienez 2€, eta 7 fitxako bonua 10€
    • Tiroa eta ahateak: Bat 1€, zazpi 5€, berezia 2€, bola bat 0,50€ eta sei bola 2€.
    • Txurroak: Dozena gehienez 4€

Musika

Musika jartzen den ferietan euskarazko musika jarriko da, aparatu guztietan % 100ean. Ordutegi honetan jarri ahal izango da musika:

  • Uztailaren 22tik 25era, 02:00ak arte
  • Uztailaren 26ko 00:00ak arte
  • Uztailaren 27ko 22:00ak arte

Feriez gain, haurrentzako beste hainbat jarduera izango dira Santio Jaietan: txokolate jana, kale antzerkia, buruhandi eta erraldoiak, wipe out eta puzgarriak, apar festa, pailazoak, haur jolasak, ur-parkea, zezensuzkoa...