Albisteak

Atzealdea Aurrera darrai haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldi zikloak

2
Otsailean bi hitzaldi izango dira; bata pantailei buruzkoa, eta bestea, arau eta mugen ingurukoa.

2024·02·01


Hitzaldi zikloari pornografiari buruzko saioarekin eman zitzaion hasiera eta harrera ona izan zuen, 20 guraso inguru elkartu ziren gaiaz hausnartu eta trebatzeko. Otsailean, haur eta nerabeei dagozkien gaien inguruan hausnartu eta trebatzeko aukera ere egongo da, otsailaren 7an eta 21ean egingo diren hitzaldietan.

Hitzaldi guztiak doakoak izango dira. 18:00etan eskainiko dira Erribera kulturgunean eta bertara joateko beharrezkoa izango da izena ematea: 943 33 10 67 edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus.

Otsailak 7: Haurrak eta pantailak: eragina, kontzientziazioa eta sakelakoen berezitasunak

Ukaezina da pantailak erabiltzeak duen eragina. Haurren kasuan, bereziki da larria egoera: umeen garapenean bete-betean eragiten dute pantailek; batez ere, mugikorrek. Egoera horren aurrean, ezinbestekoa da informazioa jasotzea, kontzientziak piztea eta erabakiak hartzea. Horretan Miren Ros hizlariak lagunduko digu.

Otsailak 21: Arauak eta mugak: nola ezarri era asertibo batean?

Hitzaldia TrebaGurasoak programaren baitan eskainiko da.

Familia-hezkuntzako hainbat eredu ezagutaraziko dira. Nola jarri behar dira arauak eta mugak familia-harreman orekatuak, osasungarriak eta onuragarriak izateko? Arauak eta mugak modu asertibo batean jartzen badira, gatazkak ekidin daitezke. Honen inguruan Leyre Canok hitz egingo digu.

Hitzaldi zikloan eskainiko diren saio guztiak

1 2