Albisteak
Atzealdea Aurrera darrai haur eta nerabeei zuzenduriko hitzaldi-zikloak
2023·02·20
TrebaGurasoak programaren baitako hitzaldia eskainiko du Izaskun Lópezek ostegunean. Hitzaldiaren helburua seme-alabentzako ingurune seguruak eta babes eremuak sortzen laguntzea izango da. Balizko egoerak hautematetik, jazarpen egoerak edo bullying kasuak identifikatzeko gakoak eskainiko ditu Lópezek. Haur eta nerabeen hezkuntzan familiaren babes-funtzioak duen garrantziaz hausnartuko da saioan.
Hitzaldia otsailaren 23an izango da, osteguna, 18:30ean, Erriberan.
Izen-ematea
Hitzaldian parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea:
- 943 335 064 telefonoan
- euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.
Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartearekin lankidetzan ondu du 2022-2023 ikasturteari begirako programa.