Albisteak

Atzealdea Aurrekontu partehartzailetako galdeketa uztailaren 1etik 10era egingo da, 240.000 euroak zertan inbertitu erabakitzeko

Galdeketa online izango bada ere, hainbat egunetan mahai presentzialak jarriko dira, bozkatzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko

2026·06·30


Herritarrek egindako 224 eskaeren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ondoren, 22 ekimen iritsi dira azken fasera. Baztertuta geratu dira udal-eskumenekoak ez diren, aurrekontua gainditzen duten edo bideragarritasun teknikorik ez dutenak.

Herritarrek erabaki

Aurrekontu parte-hartzaileen azken fasera iritsi gara. Orain, 16 urtetik gorako astigartarrek erabakiko dute 22 aukera horietatik zein dituzten gogokoen, gehienez 4 aukera ditzake bakoitzak.

240.000 euroak boto gehien lortu dituen aukerara bideratuko dira. Bozketa telematikoa izango da, esteka honetan sartuta (uztailaren 1etik 10era).

Boto telematikoa emateko zailtasunak dituztenek kalean jarriko diren mahaietan eman ahal izango dute botoa, honako egun, ordu eta leku hauetan:

EGUNA

LEKUA

ORDUA

2026/07/01 Asteazkena

Kontxa Etxeberria Plaza

11:30-12:30

2026/07/01 Asteazkena

Joseba Barandiaran Plaza

19:00-20:00

2026/07/08 Asteazkena

Joseba Barandiaran Plaza

11:30-12:30

2026/07/09 Osteguna

Kontxa Etxeberria Plaza

19:00-20:00

 

Gehienez 4 aukeratu!

Ikusi hemen 22 PROPOSAMENAK