Albisteak

Atzealdea Aurrekontu partehartzaileak: 169 herritarrek aurkeztu dituzte proposamenak

Igandean amaitu zen aurrekontu partehartzaileak aurkezteko epea. Guztira 169 pertsonek bidali dituzte euren proposamenak; horietatik 77 webgune bidez jaso dira, eta beste 82ak herrian utzitako postontzietan jasotako eskuorrietan.

2020·03·17


Igandean amaitu zen Astigarragako Udalak aurrekontu partehartzaileetarako abian jarritako prozesuaren lehen fasea, proposamenak bidaltzeko fasea, hain zuzen ere. Atzo, proposamen guztiak biltzeko eguna izan zen.

Herritarrek 210.000euro zertara bideratzea nahi duten erantzun dute 169 herritarrek euren proposamenak aurkeztuz; horietatik 82 herrian jarritako postontzietatik jaso dira, eta beste 77ak webgune bidez.

Gaurtik aurrera proposamen guztiak gaika sailkatu eta aztertuko dira. Bideragarriak diren aztertzeko garaian kontuan hartuko diren irizpideak hauek dira: aurrekontuaren barruan dauden, teknikoki egingarriak diren eta udalaren eskumena diren, besteak beste. Oraingoz ezin da eperik zehaztu, proposamenen azterketaren araberakoa izango da.

Bigarren fase hori amaitutakoan finalisten zerrenda argitaratuko du Udalak, aukeratuak izan diren proposamenekin. Azkenik, azken erabakia hartzeko, 16 urtetik gorako herritarrei botoa ematera deituko zaie.