Albisteak
Atzealdea

Aurrekontu partehartzaileen galdeketa egingo da uztailaren 15etik 22ra, 110.000 euro zertan erabili erabakitzeko

3
21 proposamen iritsi dira galdeketara eta astigartar bakoitzak 4 aukera ditzake. Bozketa internetez eta kalean jarriko diren mahaietan egingo da.

2021·07·15


Herritarrek egindako 301 eskaeren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu ondoren, 21 proposamen iritsi dira azken fasera. Baztertu egin dira udal eskumenekoak ez diren gaiak, jarritako aurrekontua gainditzen dutenak edota bideragarritasun teknikorik ez dutenak. Halaber, kasu batzuetan hainbat proposamen bateratu egin dira, oso antzekoak zirelako.

Orain herritarron ordua da.

21 aukera hauetatik, bakoitzak 4 aukeratu behar ditu 16 urte baino gehiagoko astigartar bakoitzak. Eta herritarren artean aukera bozkatuena gauzatuko dira 110.000 euroak agortu arte.

Boto egunak uztailaren 15etik 22ra izango dira. Horretarako bi bide izango dituzu:

Boto telematikoa: jarraitu esteka honi eta aukeratu lau proposamen:

www.astigarraga.eus/eu/parte-hartu

Boto presentziala: boto telematikoa gauzatu ezin baduzu, botoa ematen lagunduko dizugu:

  • uztailak 19 (astelehena), Barandiaran plaza, 19:30-21:00
  • uztailak 20 (asteartea), Almandoz plaza, 19:30-21:00
  • uztailak 21 (asteazkena), Kontxa Etxeberria plaza, 12:00-13:30
  • uztailak 22 (osteguna), Ergobia plazatxoa, 12:00-13:30

Gogoratu, 4 aukeratu!

21 PROPOSAMENAK

1.-Skate Park bat Portutxon

Patinetean edo patinetan ibiltzeko parke bat (Skate Park) egokitu litzateke Portutxoko biribilgunearen ondoan.

2.- Ibai-parkea handitzea

Helburua gaur egungo ibai-parkea Portutxoko biribilgunearekin lotzea litzateke, Bidebitarte atzetik, oinezko ibilbideari jarraipena emateko.

3.- Bidebitarteren zati bat asfaltatu

Bidebitarte poligonoaren zati esanguratsu bat asfaltatuko litzateke.

4.- Goiko Iturriko ingurua egokitu

Goiko Iturriko (Apeztegi plaza) eremua egokituko litzateke, natur espazioa errespetatuz, eremuak erabilera handiagoa eta anitzagoa izan dezan.

5.- Autokarabana gunea Portutxon

Lur-saila eskuratu eta Astigarragara oporretara datozen autokarabanak aparkatzeko gunea egokituko litzateke Portutxon.

6.- Bizikleta aparkaleku estali eta itxiak

Herri-gunean bizikletak aparkatu eta gordetzeko gune estali eta itxiak ipiniko lirateke.

7.- Anuska auzoaren hiritartze partziala

Anuska auzoaren hiritartze lanekin jarraituko litzateke.

8.- Udal eraikinetan eguzki-plakak instalatzea

Udal eraikinetako teilatuak aprobetxatuko lirateke eguzki plakak jartzeko eta sortutako energia udalaren autokontsumora bideratzeko.

9.- Kale Nagusia eta Foru Enparantza oinezkoentzat atseginago egin

Kale Nagusian eta Foru Enparantzan autoen presentzia murriztea eta espazioak oinezkoentzat eta bizikletentzat irabaztea litzateke helburua.

10.- Herri baratza parke publiko berri bat

Kanposantuaren ondoan herri baratza parke publiko berri bat egokituko litzateke, gaur egun dauden baratzen kopurua areagotuz.

11.- Eskulanetarako tailerra

Ergobian Ergobiako udal biltegia egokituko litzateke eskulan tailer bezala erabiltzeko (egur taila…).

12.- Laguntzak plaka fotovoltaikoak jartzeko

Partikularrentzat (enpresa, bizilagun-komunitateak…) plaka fotovoltaikoak jartzeko laguntzak ematea.

13.- Haur parkeen hobekuntza

Herriko hainbat plazetako jolas-parkeak berritzeko.

14.- Kiroldegia handitu eta hobetzeko proiektua idaztea

Kiroldegia handitu eta hobetzeko (igerilekua estaltzea, espazio berriak, aldagela gehiago…) proiektua idatziko litzateke. Obrak ez lirateke egingo partida honekin.

15.- Santiagomendiko aterpea eta inguruak berritu

Hainbat hobekuntza egingo lirateke: aterpetxeko sukaldea eta tresneria aldatu, komun publikoa berritu eta inguruan hobekuntzak egin (mahaiak, tresneriak…)

16.- Mural parkea herrian zehar

Herrian zehar dauden horma hutsetan muralak marraztuko lirateke, hala nola, pilotalekuko atzeko paretan…

17.- Ur-parke bat egin herrigunean

Herrigunean ur-parke bat (ur-zurrustekin…) jarriko litzateke.

18.- Arrobitxulon gune estali bat egokitu

Arrobitxulon gune estali bat egokitu litzateke.

19.- Murgia parkean hobekuntzak

Argiteria indartuko litzateke eta zuhaitz eta landareak nabarmenduko lirateke.

20.- Ubarburu poligonoaren hiritartzea hobetu

Ubaburu poligonoaren hiritartzea hobetuko litzateke (asfaltatzea, espaloiak…).

21.- Parkour gune bat egin

Parkour gune bat egokituko litzateke.

 

1 2 3