Albisteak
Atzealdea Aurrekontu partehartzaileen galdeketa egingo da abenduaren 12tik 18ra
2022·12·12
Herritarrek egindako 301 eskaeren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu ondoren, 21 ekimen iritsi dira azken fasera, bozketara. Baztertu egin dira udal eskumenekoak ez diren gaiak, jarritako aurrekontua gainditzen dutenak edota bideragarritasun teknikorik ez dutenak.
Gaurtik hasita eta abenduaren 18ra herritarrek botoa eman ahal izango dute.
21 aukera hauetatik, 4 aukeratu behar ditu 16 urte baino gehiagoko astigartar bakoitzak. Eta herritarren artean aukera bozkatuenak gauzatuko dira 120.000 euroak agortu arte.
Botoa emateko egunak abenduaren 12tik 18ra izango dira. Horretarako bi bide egongo dira:
Boto telematikoa: jarraitu esteka honi eta aukeratu lau proposamen:
www.astigarraga.eus/eu/parte-hartu
Boto presentziala: boto telematikoa gauzatu ezin baduzu, botoa ematen lagunduko dizugu:
- abenduak 12 (astelehena), Ergobia plazatxoa, 19:30-21:00.
- abenduak 13 (asteartea), Norberto Almandoz plaza, 11:30-13:00.
- abenduak 14 (asteazkena), Kontxa Etxeberria plaza, 19:30-21:00.
- abenduak 15 (osteguna), Joseba Barandiaran plaza, 12:30-13:30.
21 PROPOSAMENAK
1. Skate park bat Portutxon
Patinetean edo patinetan ibiltzeko parke bat (Skate Park) egokituko litzateke Portutxoko biribilgunearen ondoan.
2. Bidebitarteren asfaltatzearekin jarraitu
Bidebitarte poligonoaren beste zati esanguratsu bat asfaltatuko litzateke.
3. Autokarabana gunea Portutxon
Lur-saila eskuratu eta Astigarragara oporretara datozen autokarabanak aparkatzeko gunea egokituko litzateke Portutxon.
4. Bizikleta aparkaleku estali eta itxiak
Herri-gunean bizikletak aparkatu eta gordetzeko gune estali eta itxiak ipiniko lirateke.
5. Udal eraikinetan eguzki-plaka gehiago instalatzea
Udal eraikinetako teilatuak aprobetxatuko lirateke eguzki plakak jartzeko eta sortutako energia udalaren autokontsumora bideratzeko.
6. Herri baratza parke publiko berri bat
Kanposantuaren ondoan herri baratza parke publiko berri bat egokituko litzateke, gaur egun dauden baratzen kopurua areagotuz.
7. Haur parkeen hobekuntza
Herriko hainbat plazetako jolas-parkeak berrituko lirateke.
8. Ludoteka zerbitzua martxan jarri
11 urte bitarteko haurrentzat lokal bat egokitu litzateke eurentzat ekintzak antolatuaz.
9. Kanposantuan kolunbarioa eraikitzea
Kanposantuan hildakoen errautsak gordetzeko kolunbarioa eraikitzea.
10. Eskolako jolastokia birmoldatzeko
Eskolako jolastokia integratzaileago egiteko.
11. Continuar la transformación del alumbrado a sistema LED
Para mejorar la eficiencia energética, continuar pasando el alumbrado al sistema LED.
12. Apeztegitik udaletxeko plazara igogailua egiteko
Udaletxearen irisgarritasuna hobetzeko, Apeztegiko plazatik igogailu bat eraikitzea.
13. Azokagune estali bat eraikitzea
Baserritarren salmenta zuzena bideratzeko gune estali bat eraikitzea.
14. Kiroldegia handitzen hasteko
Kiroldegia handitzeko proiektuaren idazketa martxan da eta diru hau obrak egiten hasteko bideratuko litzateke.
15. Santiagomendiko aterpea eta inguruak berritu
Hainbat hobekuntza egingo lirateke: aterpetxeko sukaldea eta tresneria aldatu, komun publikoa berritu eta inguruan hobekuntzak egin (mahaiak, tresneria…).
16. Mural parkea herrian zehar
Herrian zehar dauden horma hutsetan muralak marraztuko lirateke, hala nola, pilotalekuko atzeko paretan…
17. Bidegorria egokitu kale nagusian
Etorkizuneko DBH Institutura joateko, Eroskitik Anuskara bidegorria egokitu.
18. Arrobitxulon gune estali bat egokitu
Arrobitxulon gune estali bat egokitu litzateke.
19. Murgia parkean hobekuntzak
Argiteria indartuko litzateke eta zuhaitz eta landareak nabarmenduko lirateke.
20. Ubarburu poligonoaren hiritartzea hobetu
Ubarburu poligonoaren hiritartzea hobetuko litzateke (asfaltatzea, espaloiak…).
21. Petanka gune bat egin
Petanka gune bat egokituko litzateke.