Albisteak

Aurrekontu partehartzaileen azken txanpa. Galdeketa egingo da uztailaren 13tik 21era.

1
215 proposamen aurkeztu dira guztira eta aztertu, sailkatu eta baloratu ondoren, 21 proposamen pasa dira galdeketara.

2020·07·13


Aurrera goaz 2020ko aurrekontu partehartzaileen prozesuarekin eta azken txanpara iristen ari gara.

Proposamenak jaso eta sailkatu ondoren, udaleko zerbitzu teknikoek aztertu egin dituzte. Balorazio horretan proposamenak sailkatu egin ditugu, era honetara: alde batetik, sailkatu ditugu martxan daudenak, beste alde batetik, urtean zehar beste aurrekontu atal batzuetatik burutu daitezkeenak, gero, baztertutako proposamenak eta, amaitzeko, galdeketarako hautatutako proposamenak. Proposamenen sailkapena, balorazioa eta galdeketarako hautatutako proposamenak ikusgai dituzu hemen https://www.astigarraga.eus/eu/parte-hartu

Guztira 215 proposamen jaso dira. Sailkatu eta balorazioa egin ondoren 21 proposamen pasa dira galdeketara.

Galdeketa noiz eta nola

1. Bozketan parte hartu ahal izango dute 2020-01-01ean Astigarragan erroldatuta dauden eta 16 urte edo gehiago dituzten pertsonek.

2. Galdeketan onartutako proposamenen zerrendatik lau hautatu ahal izango dira gehienez.

3. Emaitzaren arabera, aurrekontu partehartzaileetarako ezarritako 210.000,00 euroak agortu arte esleituko dira kredituak, boto gehien jaso dituen proposamenetik hasita.

4. Galdeketa egingo da uztailaren 13tik uztailaren 21era.

5. Galdeketa telematikoa izango da: parte hartu ahal izango da webgune honen bidez: https://www.astigarraga.eus/eu/parte-hartu

Parte hartu galdeketan

Telematikoki parte hartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat mahaiak jarriko dira laguntzeko, hainbat egunez, herriko hainbat lekutan:

  • Uztailak 16, Joseba Barandiaran plaza, 19:30-21:00
  • Uztailak 17, Kontxa Etxeberria plaza, 19:30-21:00
  • Uztailak 20, Norberto Amandoz plaza, 12:00-13:30
  • Uztailak 21, Ergobia plazatxoa, 12:00-13:30
1