Albisteak

Atzealdea Aurrekontu partehartzaileak, 210.000 zure esku, galdeketaren emaitza

515 herritarrek parte hartu dute galdeketan eta boto gehien jaso ditu Andre Gobadarien ibai-parkearen gunea osatzeko proposamenak.

2020·07·22


Uztailaren 13tik 21era galdeketa egin da 210.000 euro erabiltzeko proposamenak aukeratzeko. 21 proposamen zeuden aukeran eta pertsona bakoitzak 4 aukeratu ditu, gehienez.

Boto gehien jaso dituen proposamena izan da Andre Gobadarien ibai-parkearen gunea osatzeko proposamena, hurrengoak bideratzeko: pantalan bat, argiteria indartu, txakurrentzako espazio itxia, adinekoentzat ariketa fisikorako eta txikientzat jolas gunea, gimnasio espazioa…

Proposamen hori gauzatzeko aurreKontua 210.000,00 eurokoa da eta, beraz, parte-hartze prozesuko aurrekontua osorik ekimen horretara bideratuko da.

Proposamen horrek 315 boto eskuratu ditu (boto guztien %17,02).

Ikus hemen galdeketaren inguruko datuak eta emaitzak.

Eskerrik asko

Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesu honetan proposamenak aurkezteko fasean edo galdeketan parte hartu duten astigartar guztiei.