Albisteak

Atzealdea Aurrekontu partehartzaileak: 110.000 euro Zure Esku

1
2021eko aurrekontuan 110.000 euro daude zertarako erabili astigartarrok zuzenean erabakitzeko. Proposamenak egiteko epea maiatzak 17-30.

2021·05·14


Aurreko urteetan, ekimen honi esker, hainbat proiektu gauzatu dira: eskolako jolastokia estalida, zahar-egoitzan berritze-lanak, pumptrack pista eta Andre Gobadarien ibai Parkean hainbat berrikuntza.

Horretarako, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dugu.

Prozesua hurrengo eran banatuko da:

  • 1. Fasea: Edozein herritarrek aukera du proposamenak egiteko.
  • 2. Fasea: Udal teknikariek proposamenen bideragarritasuna baloratuko dute.
  • 3. Fasea: Proposamenen finalistak aukeratuko dira.
  • 4. Fasea: Guztion artean erabakiko dugu botoa emanez.

Ados, baina orain zer?

Proposamenak aurkeztu Orain, 1. faseari ekingo diogu (maitazak 17-30). Proposamenak aurkezteko unea da.

Horretarako 3 bide dituzu:

  • 1. Eskuorrian idatzi zure proposamenak eta herrian kokatu diren postontzietan utzi.

Postontzien kokapena:

- Eraikinetan: Udaletxea, Kiroldegia, Herri Eskola-sarrera, Kultur Etxe Zaharra, Erribera kulturgunea, Gaztelekua, Kiriketa haur-eskola, AEK.

- Kaleko udal postontziak: Kontxa Etxeberria Plaza, Joseba Barandiaran Plaza, Errekatxo Enparantza, Ergobia Plazatxoa eta Norberto Almandoz Plaza.

1