Albisteak

Atzealdea Aurrekontu parte-hartzaileak: 120.000 euro, zure esku!

2
Gaur hasi da proposamenak aurkezteko epea eta urriaren 24an amaituko da.

2022·10·10


Aurten ere Astigarragako Udalak aurrekontu parte-hartzaileak martxan jarri ditu. Udalaren 2022ko aurrekontuan 120.000 euro daude astigartarrok zuzenean zertarako erabili erabakitzeko.

Prozesuaren faseak honako hauek izango dira:

1. fasea: edozein herritarrek du proposamenak egiteko aukera.

2. fasea: udal-teknikariek porposamen bideragarritasuna baloratuko dute.

3. fasea: proposamen finalistak aukeratuko dira.

4. fasea: denon artean erabakiko dugu botoa emanez.

Lehenengo fasea

Urriaren 10etik 24ra gauzatuko da lehenengo fasea. Beraz, proposamenak aurkezteko unea da. Horretarako, hiru bide daude:

  1. Idatzi proposamena etxean jaso duzun eskuorrian eta utzi herriko postontzietan:
    • Udaletxea, Kiroldegia, Herri Eskola, Erribera Kulturgunea, Gaztelekua, Kiriketa Haurreskola eta AEK.
    • Kaleko udal postontziak: Kontxa Etxeberria plaza, Joseba Barandiaran plaza, Errekatxo plaza, Ergobia plaza eta Norberto Almandoz plaza.
  2. Bete Udal webgunean aurkituko duzun formularioa.
  3. alkatetza@astigarraga.eus helbidera proposamena bidali.

Aurreko urteetako proiektuak

Ekimen honi esker hainbat hobekuntza eta proiektu egin dira herrian; hola nola Herri Eskolako jolastokia estaltzea, eguneko zentruan berritze-lanak egitea, pump track-a, jolas- eta aisialdi-guneak ibai parkean (azken hauek laster egingo dira).

1 2