Albisteak
Atzealdea Atzo, urriak 29, egin zen Aiotzategi kaleko 7 etxebizitza alokairu sozialean emateko zozketa
2020·10·30
Atzo egin zen zozketa, Erribera Kulturguneko antzokian, arratsaldeko 19:00etan.
Zazpi etxebizitza ditu Udalak Aiotzategi kaleko 4 eta 7 zenbakiko atarietan. Etxebizitza horiek alokairu sozialean 7 urterako emateko prozesua amaitzeko zozketa egin zen atzo, urriaren 29an. Ikus zozketaren emaitza.
3 kupo edo multzotan sailkatuta egin da zozketa, alde batetik, bi etxebizitza babes bereziko gizarte-egoeran daudenentzat, bestetik, beste bi etxebizitza gazte eta 3 kide edo gutxiagoko bizikitza-unitateentzat eta pertsonentzat eta, azkenik, hiru etxebizitza 3 kide edo gehiago dituzten bizikitza-unitateentzat.
Zozketan etxebizitzak esleitzeaz gain, itxaron zerrenda ezarri da. Etxebizitza egokitu zaion eskatzaileren batek uko egiten badio edo azken egiaztapenetan baldintzaren bat betetzen ez badu itxaron zerrendara joko da.
Etxebizitzak prest daude. Azken hilabeteetan konponketa lanak eta margoketa lanak egin dira eta, azken egiaztapenak egin eta alokairu kontratuak sinatu ondoren, azaroa amaieran edo abendua hasieran emango zaizkie onuradunei.