Albisteak

Atzealdea Astigartarrek eskuragarri dute “Txiokaria” udal aldizkariaren hirugarren zenbakia

Datozen egunetan paperezko aldizkaria banatuko da herritar guztien postontzietan, udal eraikinetan eta online ere eskuratu daiteke.

2022·06·02


Lau hilabeteren ostean “Txiokaria”, Astigarragako Udal aldizkaria dugu berriro eskuartean. Herritar guztiei zuzenduta dago. Lau hilean behin argitaratzen da eta herritarrak udal ekintzez informaturik mantentzea du helburu. Udala egiten edo bideratzen ari den proiektu, zerbitzu eta ekimenenak laburbiltzen ditu.

Hirugarren zenbaki honetan honako eduki hauek landu dira: Astigarragako haurreskola berria, Kontxa Etxeberria foroa, jasangarritasun energetikoaren batzordea, baserritarren mahaia eta Taula baserriko Elenari elkarrizketa, tailako tailerraren arrakasta, abian dauden partehartze prozesuak, obrak…

Txiokaria, 3.zenbakia.