Albisteak
Atzealdea Astigarragan sartzeko goiko biribilguneko bide adarraren eta herrigunearen arteko bidea itxita egongo da larunbateko (maiatzak 8) 07:00etatik asteleheneko (maiatzak 10) 06:00etara.
2021·05·07
Foru Aldundiak jakinarazi duenez, GI-41-0 lotunean dilatazio juntura konpontzeko lanak egingo ditu asteburu honetan, Astigarragan sartzeko goiko biribilguneko bide adarraren eta herrigunearen artean. Hori dela eta, ezin izango da bide adar horretan barrena zirkulatu 48 orduz.
Horrenbestez, GI-41-0 lotuneko bide adar hori erabat moztuta egongo da (honekin batera doa planoa), larunbateko (maiatzak 8) 07:00etatik asteleheneko (maiatzak 10) 06:00etara bitartean.
Bidebitarte industria poligonora sartu ahal izateko eta baita Oiartzungo noranzkoan GI-2132 errepidera sartzeko ere ordezko bide hauek proposatzen ditu Foru Aldundiak:
- GI-41 errepidea, Donostiarako noranzkoan → Zalditegiko biribilgunea → Martutene → Astigarragako biribilgunea (4,7 km).
- A-15 errepidea, Iruñerako noranzkoan → A- 15-167 Akarregiko irteera → Ergobia → Astigarraga → Astigarragako biribilgunea (5,2 km).
Autobusaren A2 lineari dagokionez, Lurraldusek jakinarazi du mozketa honek ez duela erabiltzaileengan eraginik izango, parada guztiak berdin mantenduko direla.