Albisteak

Atzealdea Astigarragan saltoki bat irekitzeko Guztion dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik.

Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak, urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira.

2024·09·17


Guztion Astigarraga merkataritza berraktibatzeko programaren baitan, dirulaguntza bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an: Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak. Ordutik, 12 proiektu lagundu ditu Udalak, eta, aurten ere, ekintzaileek aukera izango dute beren proiektua Astigarragan abiatzeko.

Oraindik eskatzeko epean zaude, 2024eko urriaren 31 bitartean. Bi laguntza lerro barneratzen ditu dirulaguntzak:

  • 1. lerroa, Astigarragako herri eremu osoan jarduera ekonomiko berri bat jartzen duen ekintzaileari bideratua dago. Diruz lagundu daitezkeen kostuen artean, eraketa gastuak, merkatari elkarteko kuota, komunikazio gastuak, eta, kotizazio, aseguru eta aholkularitza zerbitzua daude. Eskatzaile bakoitzari, gehienez, 1.500€tako dirulaguntza emango zaio.
  • 2. lerroa, Astigarragako merkataritza eremu gune nagusian hutsik dagoen merkataritza -lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian jartzen duen ekintzaileari dago zuzendua. Diruz lagundu daitezkeen kostuen artean daude, 1go lerroko kostuez gain, lokalaren alokailua, egokitzea, ekipamendua.Eskatzaile bakoitzari, gehienez, 4.000€tako dirulaguntza emango zaio.

Informazio zehatzagoa eskuratzeko ikus oinarriak eta eskaera orriak, eta, zalantzak argitzeko jarri harremenetan Udalarekin 943 50 57 00 edo tokigarapena@astigarraga.eus bidez.

Horrez gain, Astigarragako lokal hutsen poltsa publikoa eskuragarri dago programaren atarian. Bertan, atxikituta dauden hainbat lokalen ezaugarriak kontsulta daitezke. Beren lokala iragartzeko interesa duten jabeek ere informazioa eskatu edota izena eman dezakete Guztion Astigarraga webguneko formularioa betez.