Albisteak
Atzealdea Astigarragan saltoki bat irekitzeko Guztion dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik.
2023·04·28
Guztion Astigarraga merkataritza berraktibatzeko programaren baitan, dirulaguntza lerro bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an: Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak. Ordutik, 8 proiektu lagundu ditu Udalak, eta, aurten ere, ekintzaileek aukera izango dute beren proiektua Astigarragako erdigunean abiatzeko.
Dagoeneko, dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Diruz lagundu daitezkeen kostuen artean daude: lokalaren alokairua, eraketa gastuak, lokalaren eraberritzea, ekipamendua eta makinaria, komunikazioa gastuak, eta, kotizazio, aseguru eta aholkularitza zerbitzua. Hasiera batean onartutako gastuaren %30 estaliko da. Zenbateko hori handitu ahal izango da 1.500€ ala 2.000€ tan, eskatzailearen ezaugarrien arabera eta baldin eta konpromiso batzuk hartzen dituen alor hauetako bat edo batzuri dagokionean: iraunkortasuna, euskara, emakumea eta gizon arteko aukera berdintasuna, asoziazionismoa, enplegua sorrera, etab. Eskatzaile bakoitzari, gehienez, 4.000€ dirulaguntza emango zaio. Informazio zehatzagoa eskuratzeko ikus oinarriak, eta, zalantzak argitzeko jarri harremenetan Udalarekin: 943 50 57 00 edo tokigarapena@astigarraga.eus bidez.
Horrez gain, Astigarragako lokal hutsen poltsa publikoa eskuragarri dago programaren atarian. Bertan, atxikituta dauden hainbat lokalen ezaugarriak kontsulta daitezke. Beren lokala iragartzeko interesa duten jabeek ere informazioa eskatu edota izena eman dezakete Guztion Astigarraga lokal hutsen webguneko formularioa betez.
Dirulaguntzak eskatzeko epea 2023ko urriaren 31n edo kreditua agortzean amaituko da. Eskaera-orriak eta dirulaguntza oinarriak udal webgunean topa daitezke.