Albisteak
Astigarragan nabarmen igo dira positibo kasuak azken egunotan eta intzidentzia tasa 500etik gorakoa da
2021·04·09
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailak Udalari adierazi dio kasuen jarraipena egiten ari direla. Esandakoaren arabera, Astigarragan ez da brote edo kutsatze foko nagusi edo handirik gertatu eta izan diren kasuak identifikatuta daude.
Azken egunotako bilakaera ikusita, datorren asteartean Astigarraga eremu gorrian sartuko da eta prebentzio neurri zorrotzagoak hartu beharko dira, hala nola, itxiera perimetrala, ostalaritzako ordutegi murriztua barruan eta abar.
Udalak astigartarrei eskatzen dizue prebentzio neurriak zorrotz betetzeko, guztion onerako izango baita.
Ikus Covid19aren inguruko Astigarragako datuak mapan.