Albisteak

Atzealdea Astigarragan Euskaraldiaren dinamizatzaile izateko izen-ematea zabalik abenduaren 13ra arte

Urtarrilaren 7tik ekainaren 13ra, egunean 4 ordutako jarduna izango da.

2024·12·11


Astigarragako Udalaren eta Euskatzaleen Topagunearen arteko hitzarmenari esker, langile bat kontratatuko du Topaguneak, Astigarragan Euskaraldia dinamizatzeko.
Lan kontratua 2025eko urtarrilaren 7tik ekainaren 13ra artekoa izango da, egun erdiko lanaldiarekin.

Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 13a izango da.

Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Astigarraga eta eskualdea ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea. Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.

Eginkizunak eta lanpostuen baldintzak

  • Dinamizatzailearen eginkizun nagusia Astigarragan Euskaraldia dinamizatzea izango da. Bere ardurapekoak izango dira eragiletza lanak eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:
  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Argibideak eta izen-ematea

Izen-ematea Lansarean atariaren bidez egingo da.

Edozein kasutan, deialdiari buruzko argibideak jasotzeko edo curriculumak bidaltzeko jon@topagunea.eus helbide elektronikoa ere eskuragarri dago.