Albisteak
Atzealdea

Astigarragan erroldatu berriek Sagardoetxean doako esperientzia bat egiteko aukera izango dute

1
Bi esperientzia mota egingo dira: "Sagar uzta esperientzia” familientzat irailaren 24an, eta "Sagardoetxeko esperientzia" helduentzat urriaren 1ean.

2023·09·04


Aurten ere Udalak ongietorri oparia egingo die Astigarragara iritsi berriei. Bi esperientzia mota eskainiko dira, publiko ezberdinari zuzendutakoak.

Lehenengoa, "Sagar uzta esperientzia" familientzat, irailaren 24an izango da, 10:00etan. Sagardoetxean sagarra bilduko dute, eta Foruen plazan "baserri dolarean" sagardogintzarako lanak egingo dituzte. Esperientzia honek bi ordu eta erdiko iraupena izango du.

Bigarrena, "Sagardoetxeko esperientzia", helduentzat izango da. Urriaren 1ean 12:00etan eta 18:00etan egingo da. Esperientzia honetan Sagardoetxera bisita gidatua eta dastatze berezia egingo dituzte.

Izen ematea

Bi esperientzia horietako batean parte hartzeko, beharrezkoa da irailaren 17a baino lehen izena ematea:

  • berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatziz
  • 943 505 701 edo 638 206 586 telefonoetara deituz

Esperientzia hauen bidez, etorri berriek herriaren historia eta sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dute.

1