Albisteak
Atzealdea Astigarragako Udaleko langileek eta udal gobernuak bat egin dute urriaren 15ean Palestinaren alde egingo diren lanuzte eta mobilizazioekin
Asteazkenean, 11:00etan, udal langile eta udal gobernuko kideek elkarretaratzea egingo dute udaletxearen aurrean eta herritarrei parte hartzeko deia egiten diete. Era berean, 19:30ean Joseba Barandiaran plazan egingo den kazerolada babesten dute eta herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.
2025·10·14

Euskal Herriko hainbat sindikatuk mobilizazioak deitu dituzte urriaren 15ean Palestinako herriari elkartasuna eta babesa adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioarekin amaitzeko eskatzeko.
Astigarragako Udaleko langileek eta udal gobernuak deialdiarekin bat egin dute eta herritar guztiak mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen dituzte:
- 11:00etan, elkarretaratzea, udaletxe aurrean
- 19:30ean, kazerolada, Joseba Barandiaran plazan
Horrekin batera, 12:30ean, manifestazioa izango da Donostian.
