Albisteak

Astigarragako Udalean hainbat lanpostu betetzeko deialdi publikoak

Lanpostuak hauek dira: brigadako bi peoi, brigadako arduraduna, obra eta zerbitzuetako arduraduna eta arkitekto teknikoa, eta euskara eta hezkuntzako teknikaria.

2023·06·01


Udalak karrerako funtzionarioen zenbait lanpostu betetzeko oinarriak onartu eta deialdia egin du:

  • Mantentze lanetako brigadako bi peoi
  • Mantentze lanetako brigadako arduraduna
  • Obra eta zerbitzuetako arduradun eta arkitekto teknikoa
  • Euskara eta hezkuntzako teknikaria

Eskabideak aurkezteko epea, kasu guztietan 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanpostuen funtzioak, parte hartzeko baldintzak, oposizio eta lehiaketa faseen ariketa, balorazioak eta abar oinarrietan zehaztuta daude. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizilean argitaratu dira, eta udal webgunean daude eskuragarri.