Albisteak
Atzealdea Astigarragako Udalak udal-erroldako eta katastroko datuen arazketa sakona egiteari ekin dio
2025·11·21

IZFEk abian jarri du Gipuzkoako Udal Errolda digitalizatzeko eta modernizatzeko proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (NextGenerationEU) esparruan bultzatutako ekimen estrategikoa.
Proiektu honen helburua da erroldako datuen kalitatea eta koherentzia hobetzea lurralde osoan, tokiko erakundeek erabiltzen dituzten kudeaketa-sistemak modernizatzea eta Erroldaren, Katastroaren eta INEren arteko interoperabilitatea erraztea. Tokiko administrazioaren digitalizazio-prozesuan urrats erabakigarria da, eta IZFEren eta Gipuzkoako udalen arteko lankidetza estuaren emaitza.
Proiektu hori aurrera eramateko, Astigarragako Udala udal-erroldako eta katastroko datuak arazteko lan sakona egiten ari da, eta martxoaren 31ra arteko epea du garatzeko.
Lan horren esparruan, Udala herriko etxebizitzei buruzko informazio zehatza biltzen ari da azken asteotan udal-bulego, jabetza-erregistro eta katastroan. Beharrezko kasuetan, udaltzaingoa herritarrengana jotzen ari da etxebizitzaren eskrituren kopia eskatzeko.
Informazio gehiago edo argibiderik behar izanez gero idatzi az@astigarraga.eus edo deitu 943 33 50 50 telefono zenbakira.
