Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udalak Sagardoetxean doako esperientzia bat egiteko aukera eskaini nahi die udalerrian erroldatu berriei

1
Bi aukera daude: familientzako Sagar Uzta esperientzia eta helduentzako Sagardoetxea esperientzia.

2025·09·17


Astigarragan erroldatu berri direnei, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean, oparitxo bat egiteko asmoz Udalak Sagardoetxeko esperientzia batean parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Azken urteetan parte hartu dutenek oso balorazio positiboa egin dute. Horregatik, aurten ere eskainiko da.

  • Irailak 28, familientzat: 10:00etan sagar biltzea Sagardoetxean eta sagardogintzako lanak “baserri dolarean” Foru plazan.
  • Urriak 4, helduentzat: Bisita eta dastaketa Sagardoetxean, 12:00etan eta 18:00etan: Sagardoetxeko bisita gidatu sentsoriala eta dastaketa berezia.

Bi kasuetan elkartzeko tokia Sagardoetxea izango da.

Izen-emateak

Esperientzia hauetan parte hartzeko beharrezkoa da beranduenez irailaren 22rako izena ematea: elkarbizitza@astigarraga.eus edo 943505701/638206586.

Izena ematean honako datuak zehaztu behar dira: izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, pertsona kopurua, esperientzia mota (familiak edo helduak) eta helduentzako esperientziaren kasuan, goizez ala arratsaldez egingo duten.

1