Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udalak pertsona bat kontratatuko du brigadan igeltsero-lanak egiteko.

Lan-eskaintzak Lanbidek kudeatuko ditu. Izena eman behar da azaroaren 14tik azaroaren 24ra Lanbide.eus webgunean (enplegua atalean).

2023·11·14


Beterri-Buruntzako 2023ko enplegu planaren baitan, Astigarragako enplegu proiektua da, herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko helburua duena. Ekimena Lanbideko Tokiko Enplegu Ekintza programak diruz lagundua da.

Astigarragako Udalak brigadan lan egiteko pertsona bat kontratatuko du igeltsero lanetarako. Lanpostua lanaldi osokoa izango da eta bost hilabeteko iraupena izango du. (2023ko abendutik 2024ko maiatzera).

Bete beharreko baldintzak  

  • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa altan egotea
  • Beterri-Buruntza eskualdean erroldatuta (lehentasuna Astigarragan)
  • 2022an programa honen edo gazteen enplegurako programaren onuradun ez izatea
  • Bost urteko esperientzia igeltsero ofizial gisa.
  • Eskola-graduatua izatea

Izena emateko epea eta tokia

Izena emateko epea azaroaren 14tik 24ra bitartekoa da. Inskripzioa Lanbideren webgunean egin beharko da, Enplegua atalean.

Informazio gehiago: 943 50 57 00 /tokigarapena@astigarraga.eus