Albisteak

Astigarragako Udalak mozioa onartu du argindarraren prezioaren igoeraren aurka, “Deskonektatu elektriketatik!” ekimenarekin bat eginez

Udalak Astigartarrei dei egiten die urriaren 8an 22:00etatik 22:30era deitu den itzalaldiarekin bat egiteko.

2021·10·01


Irailaren 29ko plenoan Astigarragako Udalak mozioa onartu zuen “DESKONEKTATU ELEKTRIKETATIK, haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!”. EH Bilduko zinegotziek alde bozkatu zuten eta EAJ-PNVko udaltaldeak aurka.

Galizako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko hainbat alderdi abertzalek sustatutako ekimen honek elektrika handiak egiten ari diren iruzurra salatu eta subiranotasun energetikoa aldarrikatzen du, urriaren 8ko itzalaldian parte hartzeko gonbidapena eginez.

Zure atxikipena adierazteko: https://deskonektatu.eus/

Astigarragako Udaleko Osoko Bilkurak onartutako mozioak honako lau puntu hauek onartu ditu:

DESKONEKTATU ELEKTRIKETATIK

Haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!

Astigarragako Udalak honako hau adierazten du:

  1. Espainiar estatuko enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari diren iruzur larria salatzen du.
  2. Euskal Herriak subiranotasun energetikoa behar du, espainiar estatuan ezarritako oligopolioa apurtuko duten sistema propioak behar ditugu, sistema bidezkoak publikotik eraikitzeko eta argindarra oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko.
  3. Eusko Jaurlaritza interpelatzen dugu, lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak har ditzan presazko izaerarekin.
  4. Astigarragako Udalak urriaren 8an, 22:00tatik 22:30etara deitutako itzalaldi masibo eta kazola-jotzeko deialdiarekin bat egiten du.

Ikus mozioa osorik