Albisteak
Atzealdea Astigarragako Udalak joan den asteartean Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea egin zituen, telematikoki.
2020·04·03
Hona hemen Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrena hartutuako erabakiak:
Osoko Bilkura
- Elkargokideen organoen eta kontratazio-mahaiaren bilkurak, telematikoki.
Alarma egoera ezarri zenetik egin diren batzordeak, bilkurak eta joan den astearteko Osoko Bilkura telematikoki egin dira. Udalak, egoerak sortzen dituen zailtasunak zailtasun, lanean jarraitzen du; telelanaren bidez eta bilera telematikoak eginez, besteak beste. Eta horrela jarraituko du alarma-egoera indarrean dagoen bitartean.
Astigarragako H.A.P.O.ko H.E.A. 2 “Ergobia auzoa” ko H.J.U 2.6ko “Pagoaga” Eremuko Aldaketan plan berezia behin betiko onartu.
- “Pagoaga”ko Eremuan Tranbia ibilbidearen amaieran biribilgune ondoan dagoen eremuan dagoen etxebizitza blokearen antolamendua onartu zen. Bertan, Udalak lokal bat eskuratuko du eta besteak beste, Ergobiako auzotarrentzat elkargunea izatea bultzatuko du, eta bestetik, etxebizitzen promotorearekin kontaktuan jarriko da, bertan ahal bada, alokairu sozialetara bideratzeko bi etxebizitza lortzeko
- HAPOaren aldaketa zehatza onartzea, H.E.A. 23 “ Zarkumendegi Zabalpena”, sagardotegien ordenantza eta lur-urbanizaezineko beste zehaztapenei buruzkoa.
Zarkumendegi Zabalpenaren aldaketa puntualaren espedienteari hasierako onarpena 2016ko uztailaren 16an eman zitzaion, hau da, aurreko legealdian. Ordutik hona tramitazio korapilatsua izan du. Nabarmentzekoa da beraz, Udal Gobernuak lortu duela urteetan blokeatua egon den Plan Orokorraren aldaketa puntuala aurrera ateratzea.
Azken oztopoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldaketa batzuk eskatu zituen behin-betiko onarpena emateko. Kontuan izan behar da Plan Orokorraren aldaketari behin-betiko onarpena Diputazioak ematen diola eta beraz, bere baldintzetara lotuta dago Udala. Hau da, Diputazioak agindu du hori murriztea.
Aldundiko Ingurumen Saila kezkatuta agertu da landa-eremuan dauden sagardotegiei handitzeko ematen zitzaien marjin handiarengatik, horregatik, marjina hori murriztu egin da. Udalak Ingurumen sailaren irizpidearekin bat egin dugu, batik bat, Santiagomendiko paisaia, landa-eremua eta ingurumena babesteko aukera ematen duelako.
Udalak ez ditu handitzeak galarazi, mugatu baizik. Sagardotegira lotuta dagoen lur-eremuaren azaleraren arabera, sagardotegiak gehienezko tamaina bat edo beste izan dezake. Gero eta lur gehiago izan, gero eta handiagoa ahalko du izan. Handitzeak lur-azalerara baldintzatua egotea ez da oraingo gauza, orain aldatu direnak irizpideak dira. Hau da, handitzeak egingo direla baina orain mugatuagoak ingurumenean, paisaian eta landa-eremuan ahalik eta kalte gutxien sortzeko. Sagardotegien etorkizuneko jarduera bermatuta dago.
- Kultur Etxe berriaren izena, Erribera.
Kultur Etxe berriari Erribera izena jartzeko onarpena eman zitzaion. Kultur Etxe Berriaren izena aukeratzeko, hasiera batean Udalak inkesta bat abiatu zuen herritarrek botoa eman zezaten. Hainbat herritarrek botoa behin eta berriz ematen hasi ziren, hori dela eta, inkesta hura bertan behera gelditu zen.
Ondoren, Udalak botoa emateko beste tresna bat abiatu zuen, kasu honetan, pardaidetza prozesu baten bidez bozkatu zuten herritarrek. Erribera izenak lortu zituen boto gehien (Manttoni eta Erribera izenen artean), botoen %57,9-a lortuz. Erabakia loteslea izan da 100 bototik gora lortu zirelako (Kultura Batzordeak horrela erabaki zuen), 198 pertsonek eman zuten botoa, hain zuzen ere.
Tokiko Gobernu Batzarra
- Tokiko Gobernu Batzorrak zenbait dirulaguntza onartu ziren:
Astikat Elkarteari dirulaguntza izenduna ematea: Elkarte honen helburua herriko katuen kolonien jarraipena eta kontrola egitea da, eta urteak daramatzate horretan lanean.
Gizarte zerbitzuen arloan 2020.urtean garatuko diren jarduera, proiektu eta programak laguntzeko oinarriak onartu ziren.
Gizarte zerbitzuetan 2020rako ezarritako dirulaguntzen programen barruan tasak eta prezio publikoak ordaintzeko dirulaguntzen oinarriak ere onartu ziren.
- Bestetik, alarma-egoera dela eta, zerga eta tasa fiskalen ordainketak malgutzea erabaki zen Tokiko Gobernu Batzordean. Alarma egoeraren ondorioz herritarren zerga betebeharren ordainketa errazteko asmoz hartutako neurria da.
Oro har aldaketa nagusi hauek dakartza:
- Arau orokor gisa, 3 hilabetez luzatu da zerga eta tasak ordaintzeko epea.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga hilabetez luzatu da
- Uraren tasa 4 hiruhilekotan ordaindu ordez 3 lauhilekotan ordaindu beharko da
Ordainketa epeak luzatzeaz gain, Udala aztertzen ari da zerga eta tasa desberdinen ordainketetan behar gehien duten herritar eta jarduera ekonomikoei laguntzeko beste bide batzuk. Aurrerago emango du laguntza horien berri.
- Azkenik, esanguratsua izan zen ere Urumea Berriko Birpartzelazioaren gaia. Birpartzelazio horri esker 3 etxebizitza eskuratuko ditu Udalak alokairu sozialera bideratzeko, eta bestetik, 800m2ko lokala. Udal Gobernuaren asmoa lokal hori Osakidetzari lagatzea da, bertan anbulatorioa irekitzeko zerbitzuak areagotu eta arratsaldez irekitzeko zerbitzua bermatzeko.
Beraz, guztira 5 etxebizitza izango lirateke. Aurreko legealdian ez zen bat bera lortu ere, eta udal gobernuaren lehen urtean, bost lortzeko bidean da Udala.