Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udala herrian energia komunitate bat sortzeko urratsak ematen hasiko da

1
Lehen urrats bezala 3 batzar antolatu dira uda aurretik. Batzar guztiak ireki eta publikoak izango dira. Lehena apirilaren 3an, 18:00etan, Udaletxean.

2025·03·28


Astigarragako Udalak energia komunitate bat sortu nahi du herritarrekin batera. Energia komunitateak energia burujabetzaranzko tresna ezinbestekoak dira, energiaren autokontsumoa baitute oinarri eta etxe, enpresa zein tokiko entitateez osatutako irabazi asmorik gabeko kolektibo txikiak baitira. Gainera, komunitate energetikoak modu boluntarioan, parte-hartzailean eta autonomoan energia berriztagarria ekoitzi, kontsumitu eta kudeatzeko aukera ematen dute.

Komunitateko kideak, besteak beste, energia burujabetzaranzko eragile izatera pasatzen dira; energia berdea, 0 kilometrokoa, 100% berriztagarria eta deskarbonizatua kontsumitu ahalko dute eta faktura elektrikoan %25-%30eko aurrezpena lor dezakete.

Astigarragan komunitate energetikoa errealitate bilakatzeko, Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoarekin batera, Astigarragako Udalak, 3 saio antolatu ditu. Lehen saioa apirilaren 3an, Udaletxeko areto nagusian izango da arratsaldeko 18:00etan.

Saio honen helburua energia komunitateari buruzko informazioa partekatu eta astigartarren artean energia komunitatea sortzeko taldea lortzea litzateke, behin 3 saio hauek amaituta, komunitate energetikoaren sorrerari ekingo litzaioke, Astigarragako Udalaren laguntza eta babesarekin.

Horregatik guztiagatik, Astigarragarentzat estrategikoa dela sinetsita, Astigarragako Udalak herritar guztiei dei egin nahi die batzarretan parte-hartzera.

1