Albisteak
Atzealdea

Astigarragako Udalak euskara ikastera animatu nahi ditu herritarrak

2023-2024 ikasturterako matrikulazioa zabalik AEK euskaltegietan

2023·09·19


Euskara ikasi edota hobetu nahi dutenek AEK euskaltegietan eman dezakete izena. Ikasturte honetan ere, Udalak % 75 eta % 100 arteko dirulaguntza emango die AEK euskaltegietan matrikulatzen diren astigartarrei.

Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskatzeko:

  • Astigarragako euskaltegira joan (Kultur Etxe Zaharrera).
  • Deitu 607 610 687 telefonora.
  • Idatzi astigarraga@aek.eus helbidera.