Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udalak eta Astiko elkarteak hitzarmen berria sinatu dute

Hitzarmen honen bidez, Astiko elkarteak 37.500 euroko dirulaguntza jasoko du 2026rako.

2026·02·27


Astigarragako Udalak eta Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimendu elkarteak hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen honen bidez, Astiko elkarteak 37.500 euroko dirulaguntza jasoko du.

2026erako Astikok duen asmoa orain arteko lan lerro nagusiei jarraipena ematea da:  Astigarragako merkatari eta ostalarien elkarlana sustatuz sektorea bera indartzea, elkarteari ikusgarritasun eta zabalpen handiagoa ematea, herrian kontsumitzen dutenak fidelizatzea, eta, herriko merkatari eta ostalariak prestatzen jarraitzea.

Horretarako, arrakastatsuak izan diren zenbait ekintza mantenduko dituzte ( Guztion azoka eta Gabonetak zozketa). Horretaz gainera, iaz Astigarragako Udalak abian jarritako bidelaguntza zerbitzuari ere jarraipena emango dio.