Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udalak eta Astiko elkarteak hitzarmen berria sinatu dute

Udalak elkarteari 25.000 euroko dirulaguntza emango dio.

2025·03·11


Udala urteko lehen hilabeteetan dirulaguntza izendunak eta lehia bidezkoak martxan jartzen ari da. Hori horrela, joan den astean sinatu zuen  hitzarmena Astiko Elkartearekin.

Hitzarmen honen bidez, Astiko elkarteak 25.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

Elkartearen lan-ildoak

2025erako Astikok duen asmoa orain arteko lan lerro nagusiei jarraipena ematea da: Astigarragako merkatari eta ostalarien elkarlana sustatuz sektorea bera indartzea, elkarteari ikusgarritasun eta zabalpen handiagoa ematea, herrian kontsumitzen dutenak fidelizatzea, eta, herriko merkatari eta ostalariak prestatzen jarraitzea.

Horretarako, arrakastatsuak izan diren zenbait ekintza mantendu ( Guztion azoka eta Gabonetak zozketa) eta berritzaileak diren beste ekimen batzuk abian jarri nahi ditu: elkartera bazkide berriak erakartzeko kanpaina, elkartearen baliabide digitalen berrikuspena, “merkatari lagunkoia” adinekoei zuzendutako ekimena, eta 65 urtetik gorakoei bideratutako bonu kanpaina berezia egitea, besteak beste.