Albisteak
Atzealdea Astigarragako Udalak brigadako lan anitzetarako bi operario kontratatuko ditu
2023·09·14
Beterri-Buruntzako 2023ko enplegu planaren baitan, Astigarragako enplegu-prestakuntzako proiektua da, herriko langabeak, bereziki emakumeak, lan merkatuan txertatzeko helburua duena.
Astigarragako Udal brigadan peioi gisa lan egiteko aukera izango dute 2 pertsonek bost hilabetetarako lanaldi osora (2023ko abendutik- 2024ko maiatzara). Horretarako lehenik,EAGIren eskutik (Gipuzkoako Eraikuntzako Lanbide Eskola) prestakuntza teoriko eta praktikoa jasoko dute Usurbilen. Prestakuntza gaindituta, Udal brigadan lan egiteko aukera izango dute.
Prestakuntza
Lanpostuan izena emanda daudenek 150 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa egingo dute. Ikastaroa Usurbilen izango da, urriaren 20tik abenduaren 5era.
Izen emateak
Lanbidek kudeatuko ditu, eta izena emateko epea irailaren 19tik urriaren 1era egongo da zabalik. Beterri-Buruntzaren 2023ko enplegu plana Lanbideren Tokiko Enplegu Ekintzak programaren bidez diruz lagundua da.
Argibide gehiago: 943 50 57 00 edo tokigarapena@astigarraga.eus-en.