Albisteak

Astigarragako Udalak bizikleten dohaintza egin du

Udalak 14 bizikleta eta 3 patinete eman ditu

2023·03·28


Martxoaren 10ean Astigarragako Udalak, hondakin bulegoaren eta Udaltzaingoaren elkarlanari esker, 14 bizikleta eta 3 patinete eman zizkion Ayuda Contenedores izeneko gobernuz kanpoko erakundeari. 

Ayuda Contenedores Etxabakoitzen (Nafarroa) dagoen GKE bat da eta material ezberdinak garapen bidean dauden herrialdeetara bidaltzeaz arduratzen da. Material hauek lurralde hauetara eraman ahal izateko beharrezkoa den logistika guztiaz arduratzen dira (materiala jaso, konpondu, garraitu, banatu,…).

Bizikleta hauek, Udaltzaingoek herriko kaleetatik erretiratzen dituzten abandonatutako bizikletak dira eta erreklamatu ahal izateko gordeta egon behar diren bi urteak igaro ondoren eman dira.

Erakunde honek bizikleta hauek konpondu eta bigarren bizitza bat ematen die, ondoren Ghana, Siria, Liberia eta Peru bezalako herrialde ezberdinetara eramateko. Mota honetako ekimenei esker, bizikletak ezinbesteko garraiobide diren lurraldeetara iristen dira. Horrela, baliabide gutxi dituzten hiritarren mugikortasuna hobetzen da.

Ikusi albistea