Albisteak
Atzealdea Astigarragako Udalak bat egin du errenta aitorpena euskaraz egitearen aldeko kanpainarekin
2023·03·31
Errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da eta Astigarragako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitearen aldeko kanpainarekin bat egin nahi du. UEMAk, Astigarragako Udalak eta beste erakunde publiko batzuek herritarrek administrazioekin dituzten harremanak euskaraz sustatzeko asmoz, kanpaina hau jarri dute abian.
Astigarragan aurreko ekitaldian egindako 4231 errenta aitorpenetatik 749 bakarrik izan ziren euskaraz, hau da, % 17,70. Kanpaina honekin kopuru hau igotzea espero dugu.
Nola egin errenta-aitorpena euskaraz?
Errenta aitorpena egiteko erabiltzen duzun modua edozein dela ere, hau da, autolikidazioa jasotzen baduzu, mekanizatua egiten baduzu edo internet bidez egiten baduzu, euskaraz egin dezakezu:
- Autolikidazioaren proposamena: Proposamena telefonoz zein internetez onartzen duzunean, esan euskaraz egin nahi duzula.
- Mekanizatua: Mekanizatua egiteko hitzordua eskatzen duzunean, adierazi egin nahi duzula.
- Internet bidezkoa: Internetetik deskargatu programaren euskarazko bertsioa eta hautatu euskara hobetsitako hizkuntzaren atalean.
Ikusi INFORMAZIO-KARTELA